Denboraldiko azken antzerkilana Zaldibar antzokian
2017 / 04 / 26Zaldibar antzokiak igande honetan, apirilak 30, emango dio amaiera antzerki denboraldiari Javier Liñenaren Barro Rojo lanarekin.
Barro Rojo Bigarren Mundu Gerran Alemaniako kontzentrazio esparruetan eta Francoren diktaduran Espainiako esparruetan preso zeuden gay eta lesbianen egoerari buruzko lana da. Barro Rojo kabaretak irri eginaraziko digu, baina ikaratu ere egingo gaitu. Istorio ausarta, benetazkoa, bihotzaren zola ukitzen duena, hunkigarria.
Lan hau bidaia bat da. Protagonistaren historiatik eta bere osaba gayaren historiatik egindako bidaia. Historia bat beste historia baten barruan.
Gay izateagatik kontzentrazio esparru batean eta gero espetxean preso izan zuten osaba baten historioa.
Iraganeko bi errealitateen historia: Hitlerren Europa eta Francoren Espainia.
– Ikuskizun onenaren saria, Festival Indifest 2016
– EHGAMEko Urrezko Hirukia saria 2016
– Arte eszenikoetako Max sarietarako hautagaia errebelazio egile onenaren sarirako.
- Eguna: Apirilak 30, igandea
- Ordua: 19:00
- Sarrera: 4€
- Hizkuntza: Gaztelania