Eskoriatzako udalekuetarako begiraleak behar dira

2017 / 04 / 27

Udaleku irekiak uztailaren 4tik 21era izango dira aurten. Begirale izateko izen ematea maiatzaren 17ra arte egongo da zabalik. Begirale izatea nahi dutenek kurrikuluma eta kurrikulumean jasotzen diren datuak egiaztatzeko ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte, ondoko leku eta orduetan:

  • Kultur Etxea: astelehenetik-ostiralera 10:00tik-14:00ak arte.

  • Tortolis ludoteka: astelehenetik-ostiralera 17:00etatik-19:00etara.

  • Emailez: txirikila@gmail.com/ gazteria@eskoriatza.eus

Oharra: Eskoriatzako gazteek lehentasuna izango dute.

Udalekuetan begirale izateko baldintzak:

Ezinbestekoa izango da:

1.- Euskaraz ondo hitz egiten jakitea.

Puntuazio sistema:

1.-Begirale titulua 5 puntu

2.- EGA titulua. 1 puntu

3.- Aisialdiarekin zerikusia duten ikastaro bakoitzeko. 1 puntu

4.- Magisteritza, psikologia, pedagogia ikasten: 1 puntu

5.- Magisteritza, psikologia, pedagogia ikasita: 3 puntu

6.- Lehen sorospenetako titulua: 2 puntu

7.- Udaleku irekietan begirale, Eskoriatzan urte bakoitzeko: 3 puntu

8.- Beste herri batetako udaleku irekietan begirale: 1 puntu

9.- Udaleku itxietan begirale: 1 puntu

10.- Txirikila haurren aisialdi elkartean bolondres: 2 puntu