Sanpedroetarako esaldi lehiaketa abian da
2017 / 05 / 05Urtero moduan, aurten ere sanpedroetarako esaldi lehiaketa deitu du Udalak eta aste bukaera honetan hasten da esaldiak aurkezteko epea. Hona hemen oinarriak:
ZEINEK HARTU DEZAKE PARTE ?
13 urtetik gorako edozein eskoriatzarrek, baina hiru pertsona baino gehiagoko taldeak osatuz.
ZENBAT ESALDI AURKEZTU ?
Talde bakoitzak gutxienez esaldi bat aurkeztu beharko du eta gehienez gura beste.
NON, NOIZ ETA ZELAN AURKEZTU ESALDIAK ?
Kultur Etxean, bibliotekan eta kiroldegian jarriko diren buzoietan, gutun-azal batean sartuta, maiatzaren 5a eta 21a bitartean. Gutun-azalean taldearen izena ipini behar da eta barruan, beste gutun-azal itxi batean, Datuen Txartela sartu behar da. euskara@eskoriatza.eus kontura ere bidal daitezke esaldiak.
EZ DIRA ONARTUKO
Ez dira onartuko neurriz kanpoko kontsumoa edo jarrera sexistak bultzatzen dituzten esaldiak.
TALDEAK
Talde bakoitzak gaitzizen bat bakarrik erabil dezake eta pertsona batek talde batean bakarrik har dezake parte.
EPAIMAHAIA ETA ZABALPENA
Udaleko Kultura batzordea izango da Esaldi Lehiaketa honen epaimahaia. Jasotako esaldi guztien artean lehenengo aukeraketa bat egingo da, eta onentsuenak maiatzaren 26tik ekainaren 4ra bitartean erakusgai jarriko dira Facebooken, herritarren botoa jasotzeko. Irabazlea aukeratzeko boto zenbaketan, herritarren iritziak heren bat balioko du, eta epaimahaiaren iritziak, bi heren.
Ekainaren 7an iragarriko da irabazlearen izena, webgune honetan. Irabazi duen esaldiarekin, sanpedroetan kartel bat jarriko da plazan. Aukeratuko diren beste esaldi batzuekin pegatinak aterako dira.
SARIAK
Lehiaketa irabazten duen taldeari sanpedroetan afari bat ordainduko zaio Eskoriatzako jatetxe batean. Pegatinak egiteko erabiliko diren esaldiak asmatu dituen talde bakoitzari 50 euroko saria emango zaio.