Oporraldiak dementziadun pertsonentzat

2017 / 05 / 17

Alzheimer gaixotasuna edo bestelako dementzia duten pertsonentzako oporretako programa, haien laguntzaileekin eta profesionalen laguntzaz, atseden eta ekintza egun batzuk gozatzeko aukera izan dezaten.

Partaideak:
Dementziaren bat fase arinean edo moderatuan duten pertsona guztiak, portaeran asaldura larririk jasaten ez badute, eta beren laguntzaileak joaten badira, eta Gipuzkoan bizi direnak.

Aurkeztu beharreko agiriak:

Eskaera orria honako dokumentazioarekin batera AFAGIra bidali behar da (Resurrección M.ª de Azkue, 32 behea – 20018 Donostia)

  • Gaixoaren diagnostikoa eta hartzen duen medikazioa azaltzen direneko medikuaren ziurtagiriak.
  • Laguntzaileak hartzen duen medikazioa, hartzen badu.
  • Gaixoaren eta laguntzailearen nortasun agirien eta gizarte asegurantzako txartelen fotokopiak
  • Gaixoaren egungo pentsioaren frogagiria eta laguntzailearena senar-emazteak badira edo elkarrekin bizi diren bikoteak badira.

Deskribapena:

  • Joan-etorria garraio egokituan.
  • Nojan (Kantabria) Las Dunas Hotelean egonaldia, bi lagunentzako geletan. Mantenu osoa.
  • Bidai asegurua.
  • Profesionalen laguntza.
  • Laguntzaileak gehienez ere 448 €.
  • Gaixoak DOAN oporraldi guztia

Irteera datak:

  • Maiatzaren 29tik ekainaren 8ra.
  • Ekainaren 12tik 22ra.
  • Irailaren 11tik 21era

Eskabide-orria eta agiriak:

AFAGIra bidali

  • Resurrección M.ª de Azkue, 32 behea – 20018 Donostia.
  • Telefonoa:943297118
  • Fax: 943321977
  • emaila: afagi@afagi.org

Eskaera orria