Hasi da X. lehio eta balkoietako lehiaketaren bozketa
2017 / 06 / 19Hauek dira leiho eta balkoietako loreen lehiaketan finalista gelditu diren balkoiak. Argazkiak Kultur Etxean eta hemen jarri dira jendeak bere iritzia eman dezan. Nahi duen guztiak parte hartu ahal izango du herritarren bozketan, baina pertsona bakoitzak boto bakarra eman dezake.
Irabazlea aukeratzeko hiru boto izango dira: bata Kultura Batzordeak emango du; bestea, Olazar jubilatu elkarteak; eta, azkena, herri bozketa bidez aukeratutakoa izango da.
Hiru sari egongo dira, 80 €, 50 € eta 30 €-koak, eta epaimahaiak horrela erabakiz gero, aukera izango du accesit bat emateko.
Argazkiek ez dute batzuetan ondo islatzen errealitatea, eta beraz, eskoriatzarrak animatu nahi ditugu bozkatu aurretik paseotxo bat eman eta balkoiak ikustera.
Epaimahaiaren erabakia San Pedro bezperan jakinaraziko da, ekainaren 28an, ohiko komunikabideen bitartez.