Prest jaietako egitaraua
2017 / 06 / 21Atzo hasi zen etxez etxe banatzen San Pedro jaietako aurtengo programa Descargar PDF_ Bertan, gustu guztietarako jarduera interesgarri eta erakargarriak daude, helburu batekin egindako egitaraua: eskoriatzarrak eta kanpotik etorriko direnak kalean izan daitezela jaietan parte-hartzen eta topera disfrutatzen.
Aurten programa oso betea egitea lortu dugu jaiak iraungo duten lau egunetarako, horrela, ekainaren 28tik uztailaren 1era kontzertuez, ikuskizunez, antzerkiaz, erromeriez eta parte-hartzeko lehiaketez gozatu ahal izango dugu.
Jai programa egiterakoan, zabala eta ekintza gehienak denon gustukoak izatea izan da helburua, sektore gehienetako jendeari leku eginez eta gure herriko auzoetan jai giroa hedatzeko asmoarekin.
Berritasun asko daude, eskoriatzarren gustukoak izatea espero dugunak, horrela, nabarmendu behar dira Gorosarri plazan izango diren kontzertuak, hau da, Golden Appel Quartet eta Artistas del Gremio; gazteentzako “Goazen denok dantzara”; txikientzako txotxongiloak; Eskoriatzako bi pilotarik jokatuko duten partida edo txosnetan antolatutako jarduerek, bertara hurbilduko direnei gozatzeko aukera ezin hobea emango dietenak.
Gaur bertan etxeetara banatuko den programaz gain, iaz bezala, mugikorrean programa erraz eta doan ikusteko aplikazioa ere egongo da.
Jaietako programa osoa mugikorrean
Jaietako programa mugikorretan ere izango da. Eskoriatzako App-a eduzkiz gero, hor bertan agertuko da jaietako egitaraua, egin behar den bakarra eguneratzea da. Bestela, App-a doan jaitsi daiteke aplikazio hauetan “Eskoriatza” hitza bilatuta: Play Storen (Android) eta App Storen (Apple).
Aplikazioak jaietako ekitaldiei buruzko iritzia emateko aukera ere emango du, eta baita jaietako argazkiak igo edo ikusteko ere. Programa euskaraz zein gazteleraz dago, eta hizkuntza aldatzeko aukera ere ematen du goialdean ezkerraldean duen etiketa bidez.
Eskerrak ematea
Azkenik, Udalak eskerrak eman nahi dizkie jai egitaraua egiten parte hartu duten herritar eta talde guztiei, eta baita jaietan parte-hartuz programa gauzatzen lagunduko duten guztiei ere.