Ostegun Bidaiariak hasten da gaur

2017 / 09 / 14

Gaur, irailaren 14a, Eskoriatzako Ostegun Bidaiariak ekimenaren laugarren edizioa hasiko da. Hainbat eskoriatzarrek urruneko herrialdeak ekarriko dituzte gure artera.  Hala ere datorren asteko emanaldia ostegunean izan beharren, ASTEAZKENEAN egingo dugu, egitarauko hainbat kontu tarteko.

Hauek dira emanaldi bakoitzaren xehetasunak:

TXILE: IPARRALDETIK HEGOALDERA
Irailak 14, osteguna, 21:30 – Zaldibar antzokia
Iker Zugasti.

Txilek 4.500 kilometro ditu puntatik puntara, eta horrek kultura, paisaia eta klima aldetik kontraste handiko herrialde bilakatzen du: lakuak, desertua, geyserrak, glaziarrak, sumendiak eta hondartza ederrak. Denetik dago Txilen. Bertan 4 urtean bizi izanda, hainbat bidaia egiteko eta herrialdearen handitasunaz gozatzeko aukera izan du Ikerrek. 2014-2017 urteetan egindako bidaiak.

 

 

FURGONETAN: DOLOMITAK-ESLOVENIA-BOSNIA-KROAZIA 
Irailak 20, asteazkena, 21:30 – Zaldibar Antzokia
Jon Kortazar eta Iratxe Arrese

Furgonetan bidaiatzeak askatasuna ematen du eta abenturazaleentzat aukera paregabea da kilometroak eginez leku desberdinak ezagutzeko. Eskoriatzatik Dubrovnikera dauden 1.800 kilometroek zenbait herrialde ezagutu eta mendia eta hondartza uztartzeko aukera ematen dute. 2016an egindako bidaia.

 

 

NEPAL: ANNAPURNAKO SANTUTEGIRA TREKKING-A 
Irailak 28, osteguna, 21:30 – Zaldibar antzokia
Oihana Irazu

Nahiz eta ibilbidea turistikoegia iruditu, Annapurnako kanpaleku nagusirainoko bideak bere xarma izaten jarraitzen du. Gidaririk gabe eta motxila soinean, bista zirraragarriez disfrutatzeko aukera paregabea da, baita bertakoen abegitasun eta irribarre amaigabea jasotzeko ere. 2015ean egindako bidaia.