2017ko iraileko ohiko plenoa
2017 / 09 / 21- Eguna: Irailaren 26a (asteartea)
- Ordua: 18:30
- Lekua: Udaletxeko bilkura aretoa
Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:
- Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
- Alkatearen adierazpenak.
- Udal langileen 2017ko ordainsariei buruzko erabakia: % 1eko igoera.
- 2017rako Araudi Plana.
- Herriko jai eguna 2018. urterako.
- Abala itzultzeko Arizmendi S.Coop-k egindako eskaera.
- Kanpoko argiteria berrizteko Debagoiena Mankomunitatearekin sinatu beharreko hitzarmena.
- Aurreko ekitaldietan onartutako eskubideei baja ematea.
- Udal honen betebeharrak ordaintzeko aurreikusitako epeak betetzeari buruzko hiruhileko txostena (merkataritza eragiketetan berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldarazten duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen 4. artikulua).
- Idazkaritza-kontuhartzailetzak 2017ko bigarren hiruhilekoan jarritako eragozpenak.
- 2018rako Ordenantza Fiskalak.
- Eskoriatzako udalerrian jabari publiko hidraulikoko ibilgu eta ertzeetan elkarrekin aritzeko Uraren Euskal Agentziarekin hitzarmena sinatzea.
- Eskoriatzako EAJ/PNV udal taldeak aurkeztutako mozioa: Kataluniako autodeterminazio-erreferendumaren aldekoa.
- Eskoriatzako EH Bilduk aurkeztutako mozioa: Kataluniarekin bat, demokraziarekin bat.
- Galderak eta eskariak.