Toki Alai taberna garaile II. Pintxo Lehiaketan
2017 / 11 / 13Amaitu da Eskoriatzako II. Pintxo lehiaketa, eta Toki Alai tabernako Hego Haizea pintxoak irabazi du 300 €-ko saria eta Buztin Ate elkarteak egindako garaikurra.
Irabazi duen pintxoaren osagaiak txahal masaila, gaztaina eta errege sagarra izan dira.
Eskoriatzako lau tabernek hartu dute parte urte honetako edizioan:
- Compostela
- Mirentxu
- Toki Alai
- Urrestilla.
Pozik agertu dira jendearen parte hartzearekin eta aste buruan sortu den giroarekin.
Herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko antolatutako lehiaketa izanik, Udalaren helburua bete da.