LAN ESKAINTZA: museorako teknikaria

2017 / 11 / 16

Eskoriatzako Udalak pertsona bat kontratatuko du Enplegua sustatzeko 2017ko diru laguntzen baitan, Ibarraundi museoan lan egiteko, hain zuzen ere udalerriko ondareari buruzko datuak antolatu eta, hala badagokio, osatzeko.

Lan kontratua 6 hilabeterako izango da, lan jardun erdira.

Eskaerak aurkezteko epea 2017ko azaroaren 23an bukatzen da, eta hauek dira derrigorrez bete beharreko baldintzak:

  1. Lanbiden (Euskal Enplegu Zerbitzuan) izena emanda egotea.
  2. Gutxienez, turismoari, historiari edo/eta arteari lotutako goimailako heziketa ziklo bat izatea.
  3. EGA titulua edo baliokidea izatea
  4. Debagoienean erroldatuta egotea
  5. Enplegu planeko kolektiboren bateko pertsona bat izatea.

Informazioa eta izen ematea:

  • LANBIDE
  • Kontratazioa arautzen duten oinarriak. (PDF)