Istripuak prebenitzeko saioa nerabeentzat
2018 / 02 / 06“Don´t be Dummy – Zuk ez duzu ordezkorik” izeneko ekitaldi ibiltaria trafiko-istripuak prebenitzeko Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak sortutakoa da, eta 15 eta 19 urte bitarteko gazte ez unibertsitarioei zuzenduta dago. Ikasturte honetan dagoeneko 4.200 ikaslek baino gehiagok hartu du parte prebentzio saio horretan eta, aste honetan, otsailaren 9an hain zuzen ere, Eskoriatzako Arizmendi ikastolako 146 ikaslek saioa bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute.
Beste hainbat herritan egin dira orain arte saioak, eta 20 bat lagun ari dira beraien esperientzia pertsonala gazteei kontatzen. Esperientzia horiek guztiek, arazoa beste ikuspuntu batetik ikusteko aukera eskainiko die gure gazteei.