Inauterietako herri bazkarirako lekua gordetzea
2018 / 02 / 08Haur eta nagusi, 300 pertsonatik gora izango dira larunbat honetan, otsailak 10, Manuel Muñoz kiroldegian egingo den inauterietako herri bazkarian.
Bazkaria 14:30ean da, eta zerbitzarien lana errazteko eta, batez ere, umeengatik, bazkaltzera etorri behar zaretenoi ordurako etortzeko eskatzen dizuegu.
Gehienek lekua gordeta dute, eta beraz, iritsitakoan ez dute inolako arazorik izango lagun artean bazkaltzeko. Horregatik, azken orduko arazoak saihesteko, oraindik lekurik hartu ez duzuenoi lekua hartzeko eskatzen dizuegu antolatzaileok. Horretarako, deitu 650 49 51 66 telefonora edo whatsapa idatzi.