Teresa Santiagok 100 urte egin zituen atzo
2018 / 02 / 15Hori dela-eta, 12:00etan, zorionak ematera hurbildu ziren bere etxera Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi Maite Uribe, prebentziorako teknikari Myriam Beltran de Heredia, eta Jasone Orbegozo eta Jose Miguel Zubia, Olazar Jubilatuen Elkartetik. Bi dantzari eta txistulari bat ere bertan izan ziren, aurreskua dantzatzeko bere omenez.
Dantzaren ostean lora sorta bat jaso zuen Udalaren partez, eta beste opari bat Olazar elkartearen izenean.
Teresa, bere alaba M. Teresa eta Aurelio suhiarekin bizi da. Bisita esker onez hartu zuen eta kontu kontari aritu zen, alai eta pozik, denbora osoan. Urtebetetzea ospatzeko, bazkaria izango du igandean etxekoekin.
Zorionak eta urte askotarako, Teresa!