Lurjausia bidegorrian, pasabidea Intxaurtxuetatik zabalik
2018 / 02 / 22Atzo gauean Intxaurtxuetako zubia eta Olazarreko tunela bitartean dagoen alboko-horman lurjausi berria gertatu zen, eta horregatik bidea itxi egin da zati horretan.
Jausitakoa jaso eta Gipuzkoako Foru Alundiko teknikariek eremua aztertu bitartean, Olazar auzoa eta zubiaren tarteko bidegorri zatia itxi egin da.
Dena den, Eskoriatza eta Aretxabaleta bitarteko bidea oinez egiteko Intxaurtxuetako zubia zabalik dago, beraz, bidea ez da etenda gelditu.
Konponketa lanak egin eta egoera normaltzen denean, webgune honen bitartez jakinaraziko da.