2018ko otsaileko ohiko plenoa
2018 / 02 / 23- Eguna: Otsailaren 27a (asteartea)
- Ordua: 18:30
- Lekua: Udaletxeko bilkura aretoa
Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:
- Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
- Alkatearen adierazpenak.
- Eskoriatzako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioa departamentuaren arteko Lankidetza Hitzarmena datu-trukatzeko Gipuzkoako eragileen Datu Basea garatzeko.
- Udal honen betebeharrak ordaintzeko aurreikusitako epeak betetzeari buruzko hiruhileko Txostena (merkataritza eragiketetan berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldarazten duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen 4. artikulua).
- 2015eko azaroaren 17ko 1091. zenbakiko eta 2016ko urtarrilaren 22ko 00059. zenbakiko Alkate Erabakiez aitortutako eskubidearen baja.
- Hainbat udal eraikin garbitzeko zerbitzua emateko kontratuaren luzapena.
- Eskoriatzan garatuko diren kultur programa eta jardueretarako diru laguntzak emateko oinarrien aldaketa hasiera batean onartzea.
- Hutsik dauden lokalak balioan jarriz merkataritza edo zerbitzu arloko establezimendu berriak irekitzeko diru laguntzak arautzeko oinarrien aldaketa hasiera batean onartzea.
- Merkataritza establezimendu bat irekitzeko diru laguntza Ematea. (alokairua)
- Galde-Eskeak.