Bidegorria berriro itxita oinezkoentzako
2018 / 03 / 27Olazarko tunela eta Intxaurtxuetako pasabidearen tarteko ezkerreko horman lurjausi berria gertatu da gaur goizean eta ondorioz, Gipuzkoako Foru Aldundiak berriro ere bidezatia ixtea erabaki du.
Otsailean gertatutako lurjausiaren ondoren egin zen moduan, oraingoan ere Eskoriatza eta Aretxabaleta bitarteko bidea oinez egiteko Intxaurtxuetako zubia zabalik dago, beraz, bidegorria ez da erabat etenda gelditu.
Foru Aldundiko teknikariek esan dutenez, datorren astean bertan hasiko dituzte konponketa lanak eta erabateko irtenbidea eman arte ez dute bidezati hori berriro zabalduko.