Sorautz eta Elorreta bitarteko oinezkoen bidea itxita
2018 / 03 / 27Neguan nahi adina euri egin du eta bazterretan pilatutako urak kalte ugari eragin jarraitzen du. Horren adibide da gaur arratsaldeko lehenengo orduan gertatutakoa ezustekoa. Hain zuzen ere Sorautz eta Elorreta bitarteko oinezkoen pasabidean ur-pilaketak hainbat kalte eragin ditu, bidea zartatu eta bertan zuloa egiteraino; hori horrela, eta segurtasun neurri gisa, oinezkoentzako pasabide hori itxi egin da.
Teknikariak ingurua eta kalteak aztertzen ari dira eta haiek zer egin erabaki arte, bidea itxita egongo da.