Erakusketa: Eskoriatza atzo eta gaur
2018 / 04 / 18Apirilaren 23tik maiatzaren 4ra bitartean, Eskoriatzako argazki zaharren erakusketa egongo da Ibarraundi museoan. XX. mende osoko argazkiak dira, zaharrenak 1914 urtekoak. Lehengo eta gaur egungo argazkiak alderatuta, Eskoriatzako hainbat txokok izandako aldaketak ikusi ahal izango dira.
San Juan kaleko etxeen antolaketa, Arbiñoste inguruko fabrikak, San Pedro auzoko futbol zelaia eta larreak edota elizateetako tren geltokiak dira aldaketa handienak jasan dituzten tokietako batzuk. Hala ere, itxuraz nahiko antzerakoak izan arren, beste toki batzuk ere aldatu dira. Argazki hauen bitartez, gure herriko kaleei begiratuta, arkitekturan, hirigintzan, ohituretan edota janzteko moduan izandako aldaketak ere ikusiko ditugu.
Erakusketaren ordutegia, goizez, 10:00-13:00, eta arratsaldez, 18:00-20:00, izango da. Maiatzaren 1ean museoa itxita egongo da egun osoan.