2018ko apirileko ohiko plenoa
2018 / 04 / 20- Eguna: Apirilaren 24a (asteartea)
- Ordua: 18:30
- Lekua: Udaletxeko bilkura aretoa
Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:
- Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
- Alkatearen adierazpenak.
- Eskoriatzako Udaleko giza baliabideak arrazionalizatzeko programa.
- Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala aldatzeko proposamena.
- Ondasun higiezinen gaineko zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala aldatzeko proposamena.
- Aurreko urteetan onartutako eskubideei baja ematea.
- Santa ana 12-ko jabekideek EIOZean hobaria jasotzeko egindako eskaera.
- Kredituak aldatzeko 8. espedientea.
- Gai bat gai zerrendan sartzea berrestea: herriko jai eguna 2019. urterako.
- Gizarte zerbitzuetan diharduten elkarteentzako diru laguntzak emateko oinarrien aldaketa.
- Garapen bidean dauden herrialdeekiko lankidetza programan diru laguntzak emateko oinarrien aldaketa.
- Merkataritza establezimendu bat irekitzeko emandako diru laguntzan egindako akatsa zuzentzea. (alokairua)
- HIE 9 Santa Marinan lurzatiak alokatzea ibilgailuentzako doako aparkaleku bezala eta espazio librerako erabiltzeko.
- Etxez etxeko zerbitzua finantzatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eskoriatzako Udalaren arteko lankidetza hitzarmena sinatzea.
- Galde-eskeak.