Etxez etxeko zerbitzuaren arautegi proiektua jendaurrean
2018 / 04 / 25Etxez etxeko laguntza zerbitzua arautuko duen Udal Arautegia onartu aurreko kontsulta ireki da, hau da interesdunek proiektua aztertu eta egoki iritzitako ekarpenak egiteko aukera dute.
Ekarpenak egiteko epea 2018ko maiatzaren 9an bukatuko da.
Konpondu gura diren arazoak
Eguneroko bizimodua samurrago egiteko babes eta laguntza zerbitzua edo elementuak jartzeaz gainera, nahitaezkoa da zerbitzu oso bat izatea, besteen beharra duenari edo ezintasunen bat duenari eta gizarte ahultasun egoeran daudenei beren etxean eta komunitatean kasu egiteko. Zerbitzua mota askotako beharretara egokitzeko modukoa izan beharko da, orduka edo zatika ere emateko modukoa eta, era berean, larrialdiei erantzutea bere gain hartzeko eta zerbitzu beharren aldaketei arin erantzuteko moduko zerbitzua izan beharko da.
Hori horrela, etxez etxeko laguntza Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman garrantzi estrategikoa duen zerbitzua da, sostengua ematen baitio norberaren bizitzari eta familiako elkarbizitzari.
Erregelamendua onartzeko beharra eta egokiera
Beste udal zerbitzu batzuekin egiten den bezala, udal laguntza zerbitzua jasotzeko prozedura arautzea beharrezkoa da, horretarako lehenik pertsonaren balorazioa eginda, zerbitzua jasotzeko duen eskubidea aitortuta eta arreta pertsonalizatua jasotzeko plana eginda izan beharko dira.
Proposatzen den Araudi Proiektuaren xehetasunak webgune honetan azter daitezke.
Aipatutako epean iradokizunik egon ezean, prozedurarekin aurrera egingo da eta Gizarte Zerbitzuetako batzordean Arautegi horri onespena eman ondoren Udalbatzak onartzeko proposatuko da.