Establezimendu berriak irekitzeko diru laguntzak
2018 / 05 / 07Dagoeneko zabalik dago hutsik dauden lokalak balioan jarriz merkataritza edo zerbitzu arloko establezimendu berriak irekitzeko 2018. urtean diru laguntzak eskatzeko epea, eta aurtengo abenduaren 31ra arte egongo da eskatzeko aukera.
Bi diru laguntza mota emango dira:
1. Alokatutako lokala:
- 1. urtean – alokairu-kostuaren % 30 emango du Udalak, eta gehienez ere, 200 € hileko.
- 2. urtean – alokairu-kostuaren % 20 emango du Udalak, eta gehienez ere, 100 € hileko.
2. Erositako lokala:
- Katastro-balioaren % 4a, eta gehienez, 2.000 €
Diru laguntzak jasotzeko oinarriak eta xehetasunak webgune honetan kontsultatu daitezke, eta informazio gehiago nahi izanez gero Ibarraundi Museoarekin harremanetan jarri:
- garapen@eskoriatza.eus
- Telefonoa: 943 71 54 53