Aldaketak jaietako egitarauan eguraldiagatik

2018 / 06 / 28

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakinarazi digunez bihar ostirala 15:00etatik 24:00etara prezipitazio handiagatik abisu horiaren alerta egongo da.  Gauzak horrela, eta iragarpenak ez badira aldatzen, hainbat aldaketa egingo dira biharko jaietako egitarauan.

Arratsaldeko 17:00etan izango diren  8 eta 12 urte arteko jokoak Olaeta plazan egingo dira, eta 12 eta 17 urte bitartekoenak  liburutegiaren esparruan izango dira.

Arratsaldeko 18:30etan egongo den oihal akrobazia erakustaldia, 19:30etan Niño Costriniren ekitaldia, eta gaueko 22:30etan Niko Etxarten kontzertua KIROLDEGIAn izango dira.