EUSKARALDIA ondo prestatzeko informazio saioak
2018 / 10 / 31Azaroan sartzear gaude eta Euskaraldiaren hilabeteari hasierako emateko prest.
Dagoeneko 445 eskoriatzarrek eman dute izena Euskaraldian parte-hartzeko, horietarik 318 AHOBIZI moduan eta 127 BELARRIPREST moduan. Oraindik, azaroaren 22a bitartean, izena emateko aukera zabalik dago, baina dagoeneko izena eman dutenek Euskaraldira ondo prestatuta eta segurtasunez iristeko INFORMAZIO SAIOAK eskainiko dira datozen egunotan. Saioak ordubetekoak izango dira eta modu dinamiko eta arinean prestatuta daude.
Urrian 2 saio egin ziren proba moduan eta bertan parte-hartu zuten guztien balorazioa oso ona izan zen, beraz, gainontzeko herritarrei ere saio horiek eskaintzea erabaki du Euskaraldiko batzordeak. Ordutegi eta egutegi aldetik aukera zabala eskaintzen da, ahalik eta publiko zabalenari iristeko asmoz.
Hona hemen dauden aukerak:
- Euskaltegian 2 saio egongo dira: Azaroak 5, astelehena: 10:00etan eta 17:30ean
- Kultur etxean:
- Azaroak 6, asteartea: 18:00
- Azaroak 7, asteazkena: 11:00
- Azaroak 8, osteguna: 19:00
- Azaroak 9, ostirala: 11:00
- Azaroak 10, larunbata: 11:30
- Azaroak 11, igandea: 15:00
- Azaroak 12, astelehena: 18:00
- Azaroak 14, asteazkena: 15:30
Eman izena informazio saiorako
- Kultur etxean
- 943 71 46 88
- Formulario hau beteta