Asteburuan Pintxo Lehiaketa

2018 / 11 / 12

Eskoriatzako Udalak III. Pintxo Lehiaketa antolatu du herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzeaz gain, pintxoak egiterakoan, bertako produktuak erabiltzeko helburuarekin. Parte hartuko duten tabernak hiru izango dira:

  • AKEITA
  • MIRENTXU
  • URRESTILLA

Taberna bakoitzak prest dauka, jada, bere pintxoa, eta azaroaren 16tik 18ra arte egongo da pintxo hauek probatzeko aukera.

Ostiralean hasiko da lehiaketa

Azaroaren 16an, arratsaldeko 18:30ean, hasiko da lehiaketa. Brazttet MV Brass Band taldea arituko da lehiaketan parte hartuko duten tabernen inguruan giroa alaitzen.

Igandean pintxoak plazan

Azaroaren 18an, igandean, eguerdiko 12:00etatik aurrera, herriko plazan egongo dira lehiaketan parte hartuko duten tabernetako ordezkariak beraien pintxoak eskaintzen. Eguerdiko 14:00etan epaimahaiko kideek pintxoak probatuko dituzte eta sari banaketa egingo da. Irabazleak 300 € eta trofeoa jasoko ditu.

Herritarrek ere bozkatu dezakete

Pintxo onena aukeratzeko epaimahaiaren eta herritarren bozka hartuko dira kontuan. Herritarrek tabernetan egongo den eskuorria erabili beharko dute bozkatzeko. Probatutako pintxo bakoitzeko zigilu bat jarriko du tabernak eskuorrian, dagokion lekuan. Hiru zigiluak izandakoan, pintxo onena aukeratzeko atala bete eta parte hartzen duten tabernetan egongo diren kaxetan utzi beharko da. Bozkatzen dutenen artean 50 €-ko bi sari zozketatuko dira: bat, parte hartu duten tabernetan gastatzeko; eta, bestea, Eskoriatzako edozein dendatan gastatzeko.

Animatu, dastatu eta bozkatu!