Emakumeen Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, konzentrazioa
2018 / 11 / 22
Datorren  domekan,  azaroak  25,  Emakumeen  Indarkeriaren  Aurkako  Nazioarteko  Eguna  da.  Zoritxarrez,  oraindik  ere,  emakumeen  aurkako  erasoak  baimentzen  eta  legitimatzen  dituzten  jarrera  eta  portaera  ugari  antzematen  dira  gizartean.
Horregatik, egun garrantzitsua da kalera ateratzeko eta ozen esateko ez dugula emakumenganako indarkeriarik onartzen.
Eskoriatzako udalak, Feminista taldea eta Gu denon artean taldearekin batera, konzentrazio bat antolatu du domekarako, eguerdiko 12:00etan herriko plazan, eta konbidatzen du eskoriatzar guztiei parte hartzeko.
Eguna:  azaroak  25,  domeka
Ordua:  12:00
Lekua:  Herriko  Plaza
