VENECIA antzezlana ikusteko sarrerak salgai
2019 / 01 / 07“Kukumix” antzerki talde nafarraren “Venecia” izango da aurten Zaldibar antzokian antzeztuko den lehen lana. Urtarrilaren 13an izango da, 19:00etan, eta sarrerak dagoeneko salgai daude Manuel Muñoz kiroldegian.
Beraien lehen lanarekin, “Escenicas”ekin, lortutako arrakastaren ondoren, talde nafarra lan berri batekin datorkigu, komedia batekin. Jorge Accameren “Venecia” lana Buenos Airesen estreinatu zen 1998an, eta gaur egunera arte antzeztu izan dute hainbat antzerki taldek Buenos Airesen bertan zein munduko hainbat lekutan, eta beti lortu izan du arrakasta handia bai ikusleen bai kritikaren artean.
“Venecia” drama komikoa da, kasu honetan, zita-etxe batean batutako elkartasunaren, xalotasunaren eta maitasunaren kontakizun bat.
Pertsonaiek, lau prostituta eta oiko bezero bat, zoritxarreko hainbat egoeraren ondorioz bizitzaz nazkaturik, ezinezko egoera bat antzezteari ekiten diote: madame zahar eta itsuari sinestaraztea berriz ere Venecian dela bere bizitzako maitearekin.
Historia honetako protagonistek magia egon badela uste dute, eta errealitatearekiko muga zerbait hauskor eta txundigarria bihurtzen dute, itsasontziko piratek benetan pirata direla sinestera iristerainoko joko batean.