GURASOLAGUNAK egitasmoa martxan da
2019 / 01 / 21BERBALAGUNAK egitasmoak GURASOLAGUNAK ekimena sortu du, gurasoen artean euskararen erabilera areagotzeko helburuarekin. Astean ordubete euskaraz hitz egin eta elkarrekin egoteko taldeak izango dira, baina 0 eta 12 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzendutakoak.
2 modalitate egongo dira:
- A MODALITATEA: “Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta ohiturarik ez dutenak batuko dira, euskaraz hitz egiteko, euskara praktikatzeko.”
- B MODALITATEA: “Ahobizi izango diren gurasoak eta Belarriprest direnak elkartuko dira. Elkarrizketak euskaraz edo ele bitara izango dira.“
Funtzionamendua
- Parte-hartzeko interesa dutenek izena eman beharko dute.
- Astean ordubeteko saioak izango dira.
- Eguna eta ordua norberak aukeratuko du eta horren araberako taldeak sortuko dira.
- Guraso-taldeak umeekin batera elkartuko dira, hala nahi dutenek. Baina posible da ume barik ere elkartzea, haurrak aisialdiko ekintzetan dauden bitartean adibidez.
Izen-ematea eta informazioa
- Emailez: berbalagunak@gmail.com
- Telefonoz edo whatsappez: 661 746 376
- Kultur etxean
- Azkeneko eguna: urtarrilak 31