Teresa Santiagok 101. urte bete ditu
2019 / 02 / 14Teresa Santiagok 101 urte bete ditu gaur, hori dela-eta 12:30ean, zorionak ematera hurbildu dira bere etxera Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia den Maite Uribe, Jone Etxebarria Gizarte langilea, eta Nekane Oianguren eta Jose Mari Beamurgia Olazar Jubilatuen Elkarteko ordezkariak. Dantzari eta txistulari bat ere bertan izan dira aurreskua egiteko bere omenez.
Dantzaren ostean lora sorta bat jaso du Udalaren partez, eta beste opari bat Olazar elkartearen izenean.
Teresa bere alaba Maria Teresa eta Aurelio suhiarekin bizi da. Bisita esker onez hartu du eta kontu kontari aritu da, alai eta pozik, denbora osoan. Urtebetetzea ospatzeko bazkaria izango du igandean etxekoekin.
Zorionak eta urte askotarako, Teresa!