2019ko otsaileko ohiko plenoa
2019 / 02 / 22- Eguna: Otsailaren 26a (asteartea)
- Ordua: 18:00
- Lekua: Udaletxeko bilkura aretoa
Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:
- Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
- Alkatearen adierazpenak.
- Plantilla organikoaren aldaketa 2019rako.
- Onartutako eskubideei baja ematea.
- Eraikuntza, instalazio eta obrei buruzko zerga arautzeko Ordenantza Fiskala aldatzea: hasierako onarpena.
- Udal honen betebeharrak ordaintzeko aurreikusitako epeak betetzeari buruzko hiruhileko txostena (merkataritza eragiketetan berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldarazten duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen 4. artikulua).
- Torrebaso pasealekuan komun publiko bat jartzeko komuna erosi, obrak egin eta komunaren mantenimendua egiteko Eskoriatzako eta Aretxabaletako Udalen arteko hitzarmena onartzea.
- Diru Laguntzen Plan Estrategikoaren aldaketa.
- Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren 43. urteurrena dela-eta Erakunde Adierazpen proposamena.
- Erakunde Adierazpen proposamena: 2019ko martxoaren 8a, bizitzak erdigunera!
- Galde – eskeak.