Aldi baterako egonaldiak egoitzetan: menpekoena eta desgaituena
2019 / 03 / 14Urte hasieran edo beharra sortzen den momentuan, lehenik eta behin onarpena bideratuko da.Ondoren eta data zehatzetan egonaldiko eskaera egingo da
Bi modalidade daude:
A) Egonaldi laburrak: 5 gau edo gutxiago irauten dutenak dira eta ez dute zergatik bat egin behar asteburuarekin.
1. Eskaera egiteko tokia
Gizarte Zerbitzuetan edo 943112519 telefonoan
2. Eskaera egiteko data
Gutxieneko aurrerapena eskaera egiteko (sartzen den egunari dagokionez)
2.1. Kanpainatik kanpo: 21 egun natural, gehienez, eskaera egiteko eta Udalean erregistratzeko.
Egin litezkeen egonaldiak
- Martxoa. Hilabete osoa
- Apirila.- 1etik 12arte
- Maiatza.-Hilabete osoa
- Ekaina.- 1etik 15arte
- Iraila.- 16tik 30arte
- Urria.- Hilabete osoa
- Azaroa.- Hilabete osoa
- Abendua.- 1etik 15arte
2.2 Kanpainetan (Aste Santua, uda, Gabonak eta zubiak): aplikagarriak bai egonaldi laburretarako nahiz luzeetarako.
Eskatzaileak eskaera udaleko erregistroan aurkezteko azken eguna
- Ekaina.- apirilak 10
- Uztaila.- maiatzak 3
- Abuztua.- Ekainak 11
- Iraila.- Ekainak 18
- Azaroko zubia. Irailak 24
- Abendua eta urtarrilaren 7a arte. Urriak 24
B) Egonaldi luzeak:
1. Kudeaketa: hemendik aurrera, hamabostaldi naturaletan kudetuko dira, modu orientagarrian, abenduan ezik (hile honetan hiru multzotan bananduko dira). Hilabete bakoitzaren lehenengo edo bigarren hamabostaldiaz gozatu ahal izango da, inoiz ez jarraian.
2. Eskaera: urtean gehienez 2 hamabostaldi eska daitezke, inoiz ez jarraian, nahiz eta hilabetea edo urtea aldatu. Udako kanpainaldian hamabostaldi bakar bat eska daiteke.
3. Egonaldiko sarbidea edo/eta irteera data ez dute bat egin behar hilabeteko 1.go egunarekin, 15.arekin edo azken egunarekin. Esleipen datak plazen eskuragarritasunaren araberakoak izango dira.
4. Eskaera egiteko tokia: beti Udaleko Gizarte zerbitzuetan
5. Eskaera egiteko data: gutxienez 40 eguneko aurrerapena eskaeraren azken egunetik.