2019ko apirilean ez ohiko 2 pleno
2019 / 03 / 29Ez ohiko 2 pleno egiteko deia egin du Alkateak. Hemen bakoitzaren xehetasunak:
- Eguna: Apirilaren 1a (astelehena)
- Ordua: 17:30
- Lekua: Udaletxeko bilkura aretoa
Hau izango da LEHENENGO plenoan tratatuko den gaia:
1.- Eskola Agenda 21: 2018/2019 ikasturteko proposamenak.
- Eguna: Apirilaren 1a (astelehena)
- Ordua: 18:00
- Lekua: Udaletxeko bilkura aretoa
Hauek izango dira BIGARREN plenoan tratatuko diren gaiak:
-
- Alkatearen adierazpenak.
- Udal langileen ordainsarien igoera.
- Onartutako eskubideei baja ematea.
- 2017an egiteko programentzat eta jarduerentzat diru laguntzak direla-eta estatuko abokatutzak jarritako kasazio-errekurtsoan agertzeko epaketa.
- Aretxabaletako Udalarekin hitzarmena udal bietako 12-16 urte arteko gazteentzako parte hartze prozesua antolatzeko.
- Elorretako Plan Partzialeko B2 lurzatian zuzkidura-alojamenduak sustatzeko Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako hitzarmena ebazteko erabaki proposamena.
- Kirol arloko zerbitzuak emateko kontratuaren bigarren luzapena.
- Hainbat udal eraikin garbitzeko zerbitzua emateko kontratuaren bigarren luzapena.
- Hauteskunde mahaietako kideak hautatzeko zozketa.