Korrika asteburuan iritsiko da
2019 / 04 / 10K L I K A lemapean hasi zen joan den ostegunean, apirilaren 4an Korrika Garesen eta hilaren 14an bukatuko da Gasteizen. Azkeneko egunean pasako da Korrika ofiziala Eskoriatzako kaleetatik eta honako talde eta erakundeetako ordezkariek izango dute gurean lekukoa eramateko ardura eta erantzukizuna: Eskoriatzako Udala, Eingeinke, Arizmendi ikastola, EH Bildu, Luis Ezeiza, Atxorrotx kultur elkartea, Huhezi, EAJ, eta Ederlan Koop.E.
Asteburuan, baina, Korrikari ongi etorria emateko hainbat ekintza antolatu ditu Eskoriatzako Korrika batzordeak urte hasieratik hona egindako bileretan. Hona hemen ekintzak:
APIRILAK 12, ostirala, 10:30etatik aurrera KORRIKA TXIKIA, herriko ikastetxeetako Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleek girotuko dutena.
APIRILAK 13, larunbata.
- 17:30 Tailerrak: lekukoak, txapak eta banderolak
- 18:30 Buruhandiak
- 19:00 Euskal dantza herrikoiak
- 20:00 Kantu/bertso kalejira
- 23:00 Erromeria “Bidean” taldearekin
- 01:00 DJ Moto Inkernu tabernan
- 04:42 Korrikak Eskoriatzako kaleak zeharkatuko ditu
Ondoren, txokolatea plazan