Inklusioa: esnatu, mugitu, ausartu eta erabaki. Jardunaldiak Donostian

2019 / 05 / 17

San Juan de Dios ospitalak, Aretxabaletako UDA kirol elkarteak eta Aretxabaleta zein Eskoriatzako Udalek elkarlanean abian jarri duten programa da. Nerabezaroa eta sustantzien kontsumoen inguruko lanketaren baitan kokatzen da egitasmo berri hau.

Kirola aintzat hartuta, droga kontsumoen ondorioz gaixotasun mentalak dituzten pertsonak eta nerabeak elkartuko ditu ekitaldi honek. Horrela, kirolean jokatzeaz haratago, lan taldeetan sustantzien kontsumoaren inguruan hausnartzea izango da helburua. Kurtzebarri Institutuko eta Arizmendi Almen guneko DBH4 mailako ikasle guztiek hartuko dute parte.

Datorren ekainaren 5, 6 eta 7an ospatuko dira Inklusioa jardunaldiak Donostian.
Egitarauak bi ekintza mota ezberdin izango ditu. Alde batetik kirol jardunaldiak, Donostiako Bentaberri kiroldegian egingo direnak. Eta bestetik, adituen hitzaldiak, Donostiako Arkitektura fakultatean.

Ekainaren 5ean eta 6an kirol jardunaldiak

Ekainaren 5ean petanka eta Areto futbol lehiaketa egingo dute parte hartzaileek. Ekipoak gaixoez eta nerabeez osatutakoak izango dira eta konpetitzeaz gain, sustantzien kontsumoak dakarren ondorioen inguruan hausnartuko dute.
Ekainaren 6ko parte hartzaileak boleibol eta 3X3 saskibaloian arituko dira.

Ekainaren 7an hitzaldi irekiak

Donostiako EHUko Arkitektura Fakultatean izango dira.
Hitzaldien xedea gazteen arteko sustantzien kontsumoa komunitatearen ikuspegitik prebenitzeko gako berrien inguruko azterketa egitea izango da. Horretarako mundu mailan adituak diren bi hizlari izango dira:

“Heziketa prebentziorako tresna”

Hizlaria: Patricia Ros. Tarragonako Udaleko prebentzio saileko buru da eta Planet Youth programako arduradun. Horretaz gain, Europa mailako Planet Youth programan parte hartzen du.
Urte asko darama prebentzio alorrean lanean eta hainbat hitzaldi eta mintegi zuzendu ditu gaiarekin lotuta.
Gurasoek prebentzioan duten paperaz arituko da eta beste herrialde batzuetan egiten dena partekatuko du.

“Sustantzien kontsumoa eta ondoriozko patologia”.

Hizlaria: Marta Torrens. Bartzelonako Hospital del Mar-en adikzio ezberdinen inguruko ikerketa taldeko kidea da.
Sustantziak kontsumitzeko modu berriez eta prebentzioa lantzeko modu berriez arituko da.

Hitzaldiak, hezitzaile, guraso, entrenatzaile, prebentzio, kirol, gazteria eta osasun arloko profesionalei zuzenduta egongo gira.
Izen ematea ondoko helbidean eman ahal izango da: www.labur.eus/izen-ematea

Kartela PDF