Kantu Kontari ikuskizuna zaharren egoitzan
2019 / 05 / 22Bigarren urtea da Tortolis ludotekak zaharren egoitzako egoiliarrei zuzenduta ikuskizun bat antolatzen duena. Pasa den urtean zirko bat egin zuten. Aurten aldiz, Kantu Kontari izendatu duten ikuskizuna prestatu dute.
3-12 urte bitarteko 30 haur inguruk hartuko dute parte. Euskal abestiak, bertsoak eta dantzak egingo dituzte bertaratzen direnentzat. Sarrera mugatua da, haur bakoitzari 2 gonbidapen eman zaizkio senideen artean banatzeko.
Emanaldian ostiralean, maiatzaren 24an, arratsaldeko 6etan izango da.