Eskoriatzako udaletxeen historiari buruzko erakusketa
2019 / 06 / 24Ibarraundi museoak San Pedro Jaietarako urtero erakusketa antolatu ohi du eta aurtengoak “ESKORIATZAKO UDALETXEAK” izango du izenburu.
1925eko plazako argazkia
“Gipuzkoako historiaren lehenengo urteetan herri antolamendua kontzeju ireki bidez egiten zen. Bilerek ez zuten leku zehatz eta finkorik izaten eta sarri elizpean biltzen ziren, meza ostean.
Denborarekin kontzeju irekiak kontzeju itxi bihurtu ziren, eta herritarrek erabakietan zuzenean parte hartu beharrean, ordezkari bitartez egin behar izaten zuten.
Ordezkari taldea beti leku berean elkartzeko beharra sortu zen, eta hasieran leku hori alokatu egiten bazen ere, denborarekin, udalek beraien etxeak egin zituzten. Horrela, Eskoriatzan udaletxe izango zen lehen udal eraikina Hidalga kalean jaso zen.”
Inaugurazioa
Ostegunean, ekainaren 27an izango da inaugurazioa arratsaldeko 19:00etan eta nahi duten herritarrek Ibarraundi museoko ateak zabalik izango dituzte.
Erakusketa ikusgai
- Egunak: ekainaren 28tik uztailaren 10era (uztailak 6 eta 7, itxita)
- Ordutegia: 12:00-14:00 eta 18:00-20:00
Bisita gidatuak
Hainbat bitxikeria daude kontatzeko eta horregatik bisita gidatuak egingo dira uztailaren 2tik 10era (asteburuan itxita egongo da) ondorengo ordutegian:
- 18:00etan gazteleraz
- 19:00etan euskaraz