Herri bazkarirako txartelak hartzeko azkeneko eguna

2019 / 06 / 25


Ekainaren 26a, asteazkena, izango da San Pedro jaietarako herri bazkariko txartelak erosteko azkeneko eguna.

Ostegun goizean, lehenengo orduan, tikeak jaso eta ez da erosteko aukerarik egongo.

Menuak:

  • 17 urte arte: Makarroiak, hanburgesa, Izozkia.
    Prezioa:  10 €
  • 18 urtetik gora: Patata-entsalada, saiheski errea, flana izozkiarekin.
    Prezioa: 16 €

Edariak: Ura, freskagarriak, ardoa eta sagardoa (alkoholdun edariak 18 urtetik gorakoentzat)

Txartelak salgai:  Goxotxiki (dagoeneko Inkernun ez dago tikerik)

Lekua erreserbatzeko: kultura@eskoriatza.eus edo whatsappa 650 49 51 66