Gaur, asteartea, su artifizialak Eskoriatzan
2019 / 07 / 30Gaur, asteartea, uztailak 30, azken urte hauetan ohikoa izan den bezala, su artifizialak egongo dira Eskoriatzan. Ikuskizun berezi eta desberdina izango da, musikaz lagunduta botako baitira suak.
Gaueko 22:45ean Gernika plazatik jaurtiko dira, eta ikusteko lekurik aproposena Olazar auzoa izango da, erreka inguruan hain zuzen ere.