Literatur tertulia ziklo berri bat: literatura eta psikologia
2019 / 10 / 09Ikasturte honetan handitu egin da orain arte hain ondo funtzionatzen ari den literatur tertulien eskaintza, eta ziklo berri bat hasiko da literaturari eta psikologiari buruz.
“Literatura zein psikologia kontakizunaz, hitzez, baliatzen dira. Eta tertulian, fikzio horretatik abiatuta, psikologiaren kontzeptu batzuk garatuko ditugu, esaterako, gaizki ulertuak, amodioa, dolua, familia, gorputza eta bere irudia, denboraren iragana”. Azken batean, liburuak galdera eta zalantza jaurtigailuak bezalakoak dira, denon parte hartzearekin eta denon artean josten eta lotzen joango garenak.
Hiru saio izango dira, Silvina Fondrak koordinatuta. Irakurri beharreko kontakizunak honako hauek dira: Eduardo Mendozaren “Tres vidas de santos” liburuko “El malentendido” (azaroak 6), Stefan Zweig-en “Carta de una desconocida” (abenduak 4) eta Jon Bilbaoren “Física familiar” (urtarrilak 8).
Tertuliak kultur etxean izango dira, arratsaldeko 18:00etan, gazteleraz, eta 1:45 ordu iraungo dute.
Interesdunek udal bibliotekara jo dezakete zikloari buruzko informazioa jasotzera, izena ematera eta liburuak eta dokumentazioa jasotzera.
Lehenengo saioa
- Eguna: azaroak 6
- Ordua: 18:00
- Lekua: kultur etxea
- Izen emateak: Eskoriatzako udal biblioteka