IKASGAIA antzezlana, igande honetan Zaldibar antzokian
2019 / 10 / 24Elgoibarko Taupada konpainiak 40 urte bete ditu taulaz taula, eta igande honetan jatorri errumaniarreko Eugene Ionesco (Stalina 1912-Paris 1994) idazle eta antzerkigile frantziarraren Ikasgaia lana aurkeztuko digu Eskoriatzan.
Ionesco absurdoaren antzerkiaren ordezkari garrantzitsuenetako bat da. Bere antzerki lanek egoera barregarriak erakusten dituzte, baina, protagonisten ankerkeriarekin eta babesgabetasunarekin tartekatuta.
Batxiller gazte batek klase partikularrak jasotzen ditu irakasle nagusi baten etxean. Horrek geografiaz, matematikaz, linguistikaz eta filologiaz hitz egiten dio. Denbora aurrera doan heinean, lezioa gero eta konplexuagoa egiten da, eta ikasleak jadanik ez ditu bere irakaslearen azalpenak ulertzen.
Gaztea, hasieran motibatua eta indarrarekin sentitzen zen, baina azkenean bere indar guztia galtzen du. Irakaslea, aldiz, hasieran lotsatia eta urduri azaltzen bazen ere, gero eta agresiboago azalduko da. Pertsonaia bien arteko zuloak itzela izaten amaituko du azkenean.
Irakaslearen eta ikaslearen arteko inkomunikazioaren gaia, hau da, bestearekin adostasun puntuak eta akordioak lortzeko ezintasuna, nagusi da Ionescoren lanetan. Komunikatzeko ezintasuna agertzeak jendeari buruzko ikuspegi pesimista ere islatzen du. Elkarrekin hitz egin ezin badugu (hau da, nahiak, beldurrak, pozak eta ametsak partekatu), zer nolako oraina eraiki dezakegu?
Emanaldia igande honetan, urriak 27, izango da, 19:00etan, Zaldibar antzokian, eta sarrerak aurrez erosi daitezke kiroldegian. Igandean 18:30ean irekiko da leihatila. Antzezlana euskaraz da.
• Egilea: Eugene Ionesco
• Itzultzailea: Angel Ugarteburu
• Zuzendaria: Edurne Lasa
• Aktoreak: Sara Iriondo (ikaslea) eta Jon Olivares (irakaslea)
• Teknikaria: Joxemari Larrañaga