Partxis plazako jolasak berrituko dira
2019 / 10 / 25
Manuel  Muñoz  Kiroldegi  aurrealdean  dagoen  Partxis  plazako  jolas  eremua  berrituko  du  udalak.
Lanak datorren astelehenean, hilaren 28an, hasiko dira eta aste pare bat iraungo dutela aurreikusten da. Epe horretan plaza itxita egongo da, kalterik ez sortzeko.
Auzotarrak jakinaren gainean jarri eta sortutako endredoengatik barkamenak eskatzen ditu udalak.
