Bisita gidatua Errosario Santuko Ospitalean
2019 / 11 / 07Gaur egun Mondragon Unibertsitatearen HUHEZI fakultatearen egoitza den eraikin eder honek lau mendeko historia du. Eraikuntza lanak 1600. urtean hasi ziren Perura joandako Juan de Mondragon Arkarazotarraren aginduz. Ordutik hona asko izan dira pairatu dituen gorabeherak (sute handiak, jabetza aldaketak, erromesen abenturak…) eta eman zaizkion erabilerak (txiroentzako ospitalea, odol ospitalea, umezurztegia, fraideen komentua, unibertsitatea…).
Bisita honetan eraikinaren nondik norakoak azalduko ditu Ana Isabel Ugalde historialariak.
Eguna: Azaroak 9, larunbata.
Elkartzeko lekua: IBARRAUNDI museoa.
Ordua: 12:00