Administrari lanpostua: euskara maila eta IT txartela
2019 / 11 / 28“Informazioa eman eta herritarri harrera egiteko administrari” lanpostua betetzeko oposizio-norgehiagoka prozesuan bi OHAR publikatu dira gaur: bata hizkuntza eskakizunen betetze mailari buruzkoa eta bestea IT txartelari buruzkoa.
Bi zerrendak webgune honetan kontsultatu daitezke.
Publikatu berri diren zerrendak behin-behinekoak dira eta automatikoki behin betiko bihurtuko dira inolako erreklamaziorik ez badago. Erreklamazioak albiste hau publikatu eta biharamunetik kontatzen hasita 5 egun balioduneko epean aurkez daitezke. Erreklamaziorik balego, onartu edo baztertu egingo dira, eta zerrenda berriz argitaratuko da webgunen honetan bertan.
Datuen eguneraketak eta egon daitezkeen erreklamazioak ezarritako 5 egun balioduneko epean egin beharko dira Epaimahai kalifikatzaileari zuzendutako honako posta elektronikoan: udala@eskoriatza.eus