Bidegorria 3 egunetarako itxi da
2020 / 01 / 14Kanposantu gainealdean dagoen maldan dauden pinuak ateratzen ari direnez eta oinezkoentzako segurtasuna bermatzearren, bidegorria asteartetik ostegunera (biak barne) itxita egongo da, hain zuzen ere Intxaurtxuetako oinezkoentzako pasabidea eta Olazarko tunelaren arteko bide-zatian.
Lanak goizeko 8:30 eta arratsaldeko 17:30 bitatean egingo dira, beraz ordutegi horretan egongo da itxita bidegorria. Gainontzean, bidegorria erabiltzeko moduan egongo da.
Barkatu eragozpenak.