2020ko urtarrileko ez ohiko plenoa
2020 / 01 / 23- Eguna: Urtarrilaren 27a (astelehena)
- Ordua: 18:00
- Lekua: Udaletxeko bilkura aretoa
Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:
- Alkatearen adierazpenak.
- Etxez etxeko laguntza emateko udal zerbitzua emateko egindako kontratuaren lehenengo luzapena.
- Olazar jubilatu etxeko taberna-areto zerbitzua ustiatzeko eskubidearen esleipen kontratuaren laugarren luzapena.
- Gizarte larrialdietarako etxebizitza erabiltzeko emandako baimenaren epea luzatzea.
- Diru laguntza ematea hutsik dauden lokalak balioan jarriz merkataritza edo zerbitzu arloko establezimendu berriak irekitzeko laguntzak emateko programaren barruan.
- Eskoriatzako kaleak garbitzeko zerbitzua emateko kontratuaren lehenengo luzapena.
- Eskoriatzako berdeguneak, parkeak, lorategiak eta pasealekuetako zuhaitzak zaintzeko eta mantentzeko zerbitzua emateko kontratuaren lehenengo luzapena.
- EAEn 2020an Mugiment kirol txartela ezartzeko lankidetza hitzarmenari atxikitzea.
- Klima aldaketari buruz EH Bilduk aurkeztutako mozioa.
- EH Bilduk aurkeztutako mozioa: urtarrilak 30, greba orokorra, lan pentsio eta bizitza duinengatik.