Greba egunean bermatu beharreko gutxieneko zerbitzuak
2020 / 01 / 29Urtarrilaren 30eko greba dela-eta, Eskoriatzako alkateak honako erabakia hartu du bermatu beharreko gutxieneko zerbitzuei buruz
ELA, LAB, ESK eta STEILAS erakunde sindikalek GREBA OROKORRA deitu dute Euskal Autonomia Erkidegorako.
Lan eta Justiziako Sailburuaren 2020ko urtarrilaren 20ko Aginduaren bidez 2020ko urtarrilaren 30erako gutxieneko zerbitzuak ezartzen dira ezinbesteko zerbitzuak bermatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan.
Hala ere, kontuan izan behar da bateratu egin behar direla greba egiteko eskubidea eta herri honetako herritarrei gutxieneko zerbitzuak bermatzea.
Aurreko guztiaren ondorioz, eta legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, Alkate naizen honek honako hau
ERABAKI DUT:
Lehenengoa.- Eskoriatzako Udalarentzat ondorengo gutxieneko zerbitzuak finkatzea:
a) Udaltzaingoa: zerbitzuen %100 bermatu beharko da, uztailaren 17ko 4/1992 Legeak eta Segurtasun Indar eta Kidegoen martxoaren 13ko Lege Organikoak araututakoaren arabera.
b) Obra eta zerbitzuak: udal brigadako 2 langile guardian egongo dira ohiko lan ordutegian, eta horietako bat egunaren gainerako orduetan, 24 orduak bete arte, edozein larrialdiri erantzun ahal izateko. Brigadako arduraduna ere guardian egon beharko da langileak koordinatzeko eta larrialdirik izanez gero beharrezko gestioak egin ahal izateko.
Bigarrena. – Greba egiten ez dutenen artean beteko dira, lehentasunez, aipatutako zerbitzuak.
Hirugarrena: Erabaki honen berri ematea ordezkari sindikalei eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketarako Sailari.
Horretaz gain, jakinarazten da bihar itxita egongo direla kultur etxea, biblioteka eta museoa. Kiroldegia 12:30ak arte egongo da zabalik.