Salgai inauterietarako herri bazkarirako txartelak

2020 / 01 / 31

Laster inauteriak hasiko dira, eta dagoeneko salgai jarri dira herri bazkarirako txartelak.  Jarraian inauteriei buruzko informazioa, egitaraua, mozorro lehiaketa, herri bazkaria….

Herri bazkaria

Inauterietako herri bazkaria otsailaren 22an izango da, larunbata, 14:30etan Manuel Muñoz kiroldegian, eta dagoeneko salgai daude txartelak Inkernu eta Goxotxiki tabernetan. Txartelak erosteko azken eguna otsailaren 18a izango da.

Menu 1 (+18 urte): 16 euro

  • Patatak errioxar erara
    Oiaskoa piper berdeekin eta entsalada
    Txokolatezko brownia izozkiarekin
    Kriantza ardoa, sagardoa, ura eta freskagarriak
    Kafea eta txupitoa.
  • Prezioa: 16€

Menu 2 (-18 urte): 10 euro

  • Makarroiak tomate eta gaztarekin
    Oilasko izterra txip patatekin
    Smarties izozkia.
    Ura eta freskagarriak
  • Prezioa: 10€

Egitaraua

Beste aldetik hau da inauterietarako prestatutako egitaraua.

Otsailak 20, osteguna Urdelardero eguna

10:30  Urdelardero eguna: umeen kalejira.
11:30  Txistorra jana.
17:30  Trokolo pailazoak: “In concert” (Zaldibar antzokia)
Sarrerak doan dira eta aldez aurretik kiroldegian jaso daitezke. Mesedez, aforoa dela-eta umeak bakarrik joatea eskatzen dugu, eta lagunduta joanez gero, heldu bakar batekin.
18:30  Txokolate jana.
18:45  Inauterietako dantzak.

Otsailak 21,  ostirala

20:00  Musika Eskolako Inauterietako bandaren kontzertua Zaldibar antzokian

Otsailak 22, larunbata

13:00  Mozorro desfilea (Luis Ezeiza)
14:30  Herri bazkaria (kiroldegia).
16:00 Takitto taldea (kiroldegia).
17:00  Zezentxoak eta poneyak (Luis Ezeiza).
18:30 Mozorro lehiaketako sari banaketa (plaza).
18:45  Dantzaldia DJ Motorekin (plaza).
23:00  Dantzaldia DJ Motorekin (plaza).

Otsailak 25, asteartea, inauteri asteartea

10:30  Umeen jaialdia (pilotalekua)
17:15 Kukumarroak.
18:00 DJ Tirapu: Zunbalain.

Mozorro lehiaketa

Eta bukatzeko, hemen mozorro lehiaketaren oinarri eta sariak.

1.- Lehiaketan sartzeko otsailaren 22an, larunbata, eguerdiko 13:00ean egingo den desfilean parte hartu beharko dute.

2.- Desfilean parte hartzeko Luis Ezeizako patioan eman behar da izena 12:30etatik 12:45era edo aldez aurretik kultur etxean (943 71 46 88 edota kultura@eskoriatza.eus).

3.- Desfileko parte hartzaileak Luis Ezeiza eskolako patioan egon beharko dira eguerdiko 12:50ean.

4.- Parte hartzaile edo koadrila bakoitzari zenbaki bat emango zaio, desfilerako ordena adierazteko.

5. Desfilea 13:00ean hasiko da. Ibilbidea: Luis Ezeiza / plaza / Sanjuankale /Plaza.

6.- Erakustaldia edo dantzaldia egingo duten taldeek plaza parean gelditu ahalko dira. Saiatu 3 edo 4 minutu baino gehiago ez egoten.

8.- Epaimahaia desfilea bukatutakoan elkartuko da erabakia hartzeko eta arratsaldean, 18:30ak aldera, plazan bertan jakinaraziko da irabazleak nortzuk diren eta sariak ere banatuko dira orduan.

9.- Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da eta saririk ez ematea ere erabaki ahal izango du.

10.-Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzen direla esan nahi du. Sortu litezkeen zalantzei edo ezustekoei erantzutea antolatzaileen esku egongo da.

Sariak (Taldeentzako)

  1. 16 urtetik gorakoentzako
    1. Saria: 250,00 €
    2. Saria: 200,00 €
    3. Saria: 100,00 €
  2. 16 urte artekoentzako
    1. Saria: 100,00 €
    2. Saria: 80,00 €
    3. Saria: 60,00 €

Honetaz gain, inauterietako bazkarira joaten direnen artean beste bi sari banatuko dira:

  • 16 urtetik aurrera: 50,00€
  • 16 urte artekoak: 25€

Sari hauek emateko orijinalitatea eta birziklatutako materialekin egindako mozorroak izatea.