Gaur, elikadura osasungarriari buruzko hitzaldia Zaldibar antzokian
2020 / 02 / 18Gaur, otsailak 18, asteartea, Bittor Rodriguezen “Zer da elikadura osasungarriaren kontu hori? hitzaldiak itxiko du zientzia dibulgatzeko joan zen astean hasitako zikloa.
Zer da elikadura osasungarriaren kontu hori?
Nutrizioaren munduan mitoak eta legendak konstante bat dira, baita aldaketak ere osasungarritzat jotzen den horretan. Bittorrek nutrizio egoki baten bidez gure osasun orokorra hobetzeko jarraibideak eta tresnak emango dizkigu. Hitzaldi hori euskaraz izango da, baina aldi bereko itzulpen zerbitzua egongo da eskatzen duenarentzat.
Bittor Rodriguez
Bittor Rodriguez Giza Nutrizioko eta Dietetikako diplomaduna da eta Elikagaien Zientzia eta Teknologian doktorea. Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea da, eta baita dibulgatzailea ere. 17 urte baino gehiagoko esperientzia du nutrizio arloko ikerketan, 6 liburu argitaratu ditu, artikulu ugari nazioarteko aldizkarietan, eta hainbat komunikabideetan kolaboratzen du.
- Eguna: otsailak 18, asteartea.
- Ordua: 19:00
- Hizkuntza: euskara, interpretaritza sistemarekin.
- Sarrera doan, aforoa bete arte.