2020ko otsaileko Ohiko plenoa
2020 / 02 / 20- Eguna: Otsailaren 25a (asteartea)
- Ordua: 18:00
- Lekua: Udaletxeko bilkura aretoa
Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:
- Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
- Alkatearen adierazpenak.
- Udal langileen ordainsariak igotzeari buruzko erabakia.
- 2020-rako Araudi Plana onartzea.
- Eskoriatzako berdeguneak, parkeak, lorategiak eta pasealekuetako zuhaitzak zaintzeko eta mantentzeko zerbitzua (derrigorrezko zerbitzuak eta aukerako zerbitzuak) emateko 2015eko kontratuari erantzuteko aurkeztutako abala itzultzea.
- Eskoriatzako kaleak garbitzeko 2015eko kontratuari erantzuteko aurkeztutako abala itzultzea.
- Alkate jaunari ahalmena ematea Promociones Eskoriatza S.A.k udalari laga beharreko lokalak onartzeko. Lokalok eskoriatzako II-2 sektoreko “g” lurzatian dagoen eraikinean daude.
- Idazkaritza-kontuhartzailetzak 2019ko laugarren hiruhilekoan jarritako eragozpenak.
- Udal honen betebeharrak ordaintzeko aurreikusitako epeak betetzeari buruzko hiruhileko txostena (merkataritza eragiketetan berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldarazten duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen 4. artikulua).
- Eskoriatzako Udalaren titularitateko hainbat udal eraikin eta lokal garbitzeko zerbitzua emateko kontratua esleitzea.
- Adikzioak tratatzeko diru laguntzak arautzen dituzten oinarrietako 2. eta 3. artikuluak aldatzea.
- Eskoriatzako EH Bilduk aurkeztutako erakunde-adierazpen proposamena: martxoak 8
- Eskoriatzako EAJ-PNV udal taldeak aurkeztutako mozioa. Emakumeen mobilizazioak. Mundua eraldatzen duen emakumeen boterea.
- Galde-eskeak.