Koronabirusa dela-eta, aparteko neurriak adinekoentzako
2020 / 03 / 12Koronabirusa zabaltzen ari dela-eta, EUDELek zera jakinarazi du: orain arte Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak zaharren egoitzetarako hartutako neurriak, orain pertsona nagusien espazio komunetan ere aplikatzea erabaki duela.
Hori horrela, jubilatu etxeak eta pertsona nagusien klubak (jolas-jardueretara zuzendutakoak) aldi baterako ixtea agindu du.
Agindu horiei jarraituz, ESKORIATZAKO UDALEKO BOZERAMALE JUNTAK erabaki du ondorengo neurriak hartzea eta indarrean izango dira bestelako erabakirik hartu arte:
-
Olazar jubilatuen elkarteko udal lokala aldi baterako ixtea.
-
Udalak pertsona nagusiendako antolatzen dituen jarduera guztiak eta udal instalazioetan pertsona nagusiendako antolatutako jardura guztiak bertan behera uztea.
-
Birusaren eragina ahalik eta txikiena izan dadin, une honetan kalteberen diren taldeak (pertsona nagusiak) bildu ohi diren establezimenduei gomendatzea beharrezko neurriak har ditzatela, orain arte Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako prebentzio neurriekin bat ez datozen jarduerak ez daitezen egin (dantzaldiak, karta jolasak, bingoak…).
-
Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak koronabirusari buruz emandako gomendioak ahalik eta azkarren ezartzea.