Koronabirusa dela-eta udal zerbitzuetan hartutako aparteko neurriak
2020 / 03 / 13Koronavirusaren inguruan Osasun Sailak emandako gomendioak jarraituz, Udalak egindako krisialdi mahiaren bileran ondorengo erabakiak hartu dira:
- Udal eraikuntza gehienak itxi egingo dira: kiroldegia, pilotalekua, kultur etxea, Zaldibar antzokia, Ibarraundi museoa, ludoteka, gaztelekua, Zubiate labea, euskaltegia.
- Liburutegian SOILIK mailegu zerbitzua emango da.
- Udaletxea zabalik egongo da, herritarrei arreta zerbitzu eman ahal izateko, baina eskatzen da, ahal den guztietan, TELEFONOZ edo TELEMATIKOKI harremanetan jartzea.
- Udal ekitaldiak zein ikastaroak bertan behera geratuko dira.
Hala ere, langile guztiak bere lanpostuan egongo dira, gainontzeko udal zerbitzuak eta udal funtzionamendua ahal den neurrian normaltasunez mantentzeko.
Beharra duten udal langileentzako babes tresnak ahalik eta azkarren eskuragarri jartzeko ahalegina egingo da (eskularruak, garbitzaileak…)
Egoera hau printzipioz martxoaren 30era arte mantenduko da. Hurrengo egunetan sor daitezkeen zalantzak zein eskaerak edo iradokizunak ahal dugun neurrian argitzen saiatuko gara.
Zugatik, guztiengatik.